martes, 8 de julio de 2008

Ostegunak


Euskal literatura serioa irudutzen zaizula? Ez zarela inoiz dibertitzen liburu bat irakurtzen? Orduan ez duzu "Ostegunak" ezagutzen. Jon Arretxeren azken lan hau umorearen, "desmadrearen", ondo pasatze axolagabearen apologia hutsa duzu, alde guztietatik. Izenburua, estudiante asko biltzen diren hirietako girotik dator: ostegunekoa da ikasle horiek asteburuan etxera itzuli aurretik bertan pasatzen duten azken gaua, eta zuku guztia atera nahioko diote; denak kalera atera eta hantxe hasten dira poteoa, parranda, ligatzeko ahaleginak eta bestelako erokeriak. Bost ipuinetan zehar, era guztietako pertsonaia eta egoera xelebreak agertuko zaizkizu: gauekon parrandan giroa "tunoen" konpetentzia jasan ezin duen koadrila baten gorabeherak, bere maitasun platonikoarekin oheratzeko estrategiak lantzen dituen gizajoa, eta abar...

Egilea:
Jon Arretxe
Argitaletxea: Elkar

No hay comentarios: