miércoles, 2 de julio de 2008

Bertzerenak


Homero zaharretik aitzina olerkariak, eta beren lanak, izenez bereizteko zortea dugu. Irakurtzeari begira baino ikusteari adiago dagoen aldi honetan ere. Ortzipean baina, olerkarien ospea ez da pop izarren parekoa dagoenekoz. Idatzi beharraren grinak jota bizi arren, ezin dute irakurtzera inor behartu. Horregatik hurrean, poesiaren miresmena poesiaren gutizia bizi duten poetengana mugatzen da sarri. Aldi, herri eta hizkuntza ezberdinetako olerkariak klub berbereko taldekide baitira.


Egilea: Luigi Anselmi
Argitaletxea: Pamiela

No hay comentarios: