miércoles, 9 de julio de 2008

Liburu multzo bat kalean utziko du Udal Liburutegiak datozen egunetan

Berrogeita hamar liburu kalean aske utziko du udal liburutegiak datozen egunetan. Ekimenari “Ermua Liburu libreak” izena jarri zaio eta bigarren urtez gauzatuko da. Mundu zabalean zehar “Bookcrossing” izenaz da ezaguna ekimen hori, eta norbanako batek irakurritako liburua leku publikoetan uztean datza, edozeinek hartu eta irakurtzeko aukera izan dezanm, amaierarik gabeko katea osatuz. Ekimena mundu guztian zehar hedatu da eta irakur zaletasuna sustatzeko xedea du, modu atsegin, dibertigarri, merke eta ezberdin batean oinarriturik, ezagutza eta kultura elkar konpartitu ahal izateko.

Liburutegiak aurten kalean aske utziko dituen liburuak euskaraz nahiz gaztelerazko eleberriak dira. Aleok adin multzo ezberdinentzako aproposak dira, haur, gazte nahiz helduentzako liberatutakoak baitira. Kaleetan zehar utziko diren aleetako batzuk ondorengoak dira: Mariasun Landaren, “Festa aldameneko gelan”, “Harry Potter y el misterio del príncipe” de J.K. Rowling, Pedro Zarralukiren “Un encargo difícil”, Mary Higgins Clarken “Dos niñas vestidas de azul” edo Unai Elorriagaren “Sprako tranbia”.

Liburuak kaleetan utziko dira uztailaren 14 eta 15eko ordu ezberdinetan, udalerriko hainbat lekutan. Aleak plastikozko poltsatan babestuta utziko dira, eguraldiak kalterik egin ez diezaien. Gainera, ‘aske utzitako aleak’ direla adieraziko duen pegatina bana eramango dute.

Udalak herritarroi animatu egiten digu ekimenean parte har dezagun, liburu batekin topo eginez gero, jaso irakurri eta berriz ere, kaleko lekuren batean utz dezagun, beste edozein herritar hartu, irakurri eta gozatzeko aukera izan dezan. Bestalde, herritarrei gogorarazten die libururik aske utzi nahi izanez gero pegatinak doan jaso ditzaketela udal liburutegian bertan, gero hobeki deritzaten lekuan libre uzteko.

Bestalde, jardueraren sendotzeari begira, bloga ere prestatu eta martxan jarri du, liburuen fitxak bertan eskainiz. Blog ahorren bidez herritarrok alea non eta Nola jaso izan dugun kontatzeko aukera izango dugularik, ekimenaren inguruko iritzia azaltzeko edota non edo nola bueltatzeko asmoak azaltzeko. Foro egonkorrago bat eratzeko asmoa dago, irakurketarekin gozatzeaz gain, zaleok esperientziak elkar konpartitu ahal izateko. Norberaren iritzia emateko liburu bakoitzaren sarrerara joan beharko dugu. Blogaren sartzeko helbidea ondokoa da: http://libroslibresermua.blogspot.com/. Horretara heltzeko bi modu daude, bata, URL edo helbidea zuzenean idaztea edo, bestela, udal web gune honetan liburutegian duen atalaren bidez: http://www.ermua.es/biblioteca.

La Biblioteca Municipal liberará libros por segundo año consecutivo

La Biblioteca Municipal de Ermua liberará en los próximos días medio centenar de libros en las calles del municipio por segundo año consecutivo, dentro de un proyecto que ha bautizado como “Libros Libres Ermua”. Esta iniciativa está basada en el fenómeno conocido como Bookcrossing, es decir, la práctica de abandonar libros en diferentes espacios públicos de la ciudad para que sean leídos por otras personas. Se trata de una experiencia desarrollada a nivel mundial y que tiene como objetivo que el gusto y disfrute de la lectura se extiendan de forma amena, divertida, diferente y gratuita, a la vez que se comparten conocimientos.

Los 50 libros que este año liberará la Biblioteca Municipal de Ermua son de narrativa, tanto en castellano como en euskera. Están dirigidos a diversos sectores de edad, pues entre los títulos seleccionados se encuentran cuentos infantiles y novelas para el público juvenil y adulto. Algunos de los libros liberados serán: “Festa aldameneko gelan” de Mariasun Landa, “Harry Potter y el misterio del príncipe” de J.K. Rowling, “Un encargo difícil” de Pedro Zarraluki, “Dos niñas vestidas de azul” de Mary Higgins Clark o “Sprako tranbia” de Unai Elorriaga.

Los libros serán abandonados el lunes 14 y el martes 15 de julio, a diferentes horas del día y en diferentes puntos del municipio, convenientemente resguardados en una bolsa de plástico para evitar su deterioro en caso de mal tiempo, y con diferentes adhesivos que los identificarán como “libros liberados”.

La Biblioteca Municipal de Ermua quiere animar a toda la ciudadanía que recoja un libro a que, una vez leído, vuelva a abandonarlo, para que así cada vez más gente pueda disfrutar de esta iniciativa. Asimismo, también recuerda a quienes deseen deshacerse de sus propios libros que pueden solicitar en la Biblioteca las pegatinas distintivas, que los identificarán como “libros libres”, para poder después “liberarlos” en el lugar que mejor les parezca.

Por último, destacar que, para reforzar el seguimiento de esta actividad, la Biblioteca ha editado un blog en el que aparece la ficha de cada uno de los 50 libros que serán abandonados en la calle. A través de este blog la ciudadanía podrá expresar, por ejemplo, dónde y cuándo ha encontrado el libro, qué le ha parecido la iniciativa, qué opinión le merece el libro tras su lectura, o cuándo y dónde volverá a liberarlo. Se trata de establecer un foro más estable para que todas las personas puedan disfrutar no sólo de la lectura del libro, sino también compartiendo sus experiencias con la iniciativa. Para ello, deberá acceder a la zona de comentarios en la entrada de cada libro que aparece en el blog. La dirección es http://libroslibresermua.blogspot.com/. Al mismo se puede acceder directamente escribiendo la citada dirección en el navegador de internet, o bien a través del enlace que aparece en la página web de la Biblioteca Municipal de Ermua: http://www.ermua.es/biblioteca.

martes, 8 de julio de 2008

La muerte de Venus


Tras la muerte de su tía abuela, Lola, la joven Mónica hereda el viejo caserón familiar y decide instalarse en él, en compañía de su marido Javier y, en su futuro próximo, de la niña de la que está embarazada. Desde que comienzan las obras de remodelación de la casa, diversos fenómenos inexplicables comienzan a manifestarse entre sus muros. Para Mónica se inicia así una dramática aventura que le llevará a entrar en contacto con un universo paralelo, el que separa la existencia de los vivos de la de los muertos, y que le trasladará a través del tiempo a una vida anterior, en los albores de nuestra era, en la que se produjo un crimen execrable. La muerte de Venus es un relato fascinante que se sustenta en la buena documentación y en un uso extraordinario de recursos literarios de primer orden: la caracterización de los personajes, la buena dosificación del ritmo narrativo y la solidez de la trama.

Autora: Care Santos
Editorial: Espasa
Otros datos:Finalista Premio Primavera de Novela 2007

Ostegunak


Euskal literatura serioa irudutzen zaizula? Ez zarela inoiz dibertitzen liburu bat irakurtzen? Orduan ez duzu "Ostegunak" ezagutzen. Jon Arretxeren azken lan hau umorearen, "desmadrearen", ondo pasatze axolagabearen apologia hutsa duzu, alde guztietatik. Izenburua, estudiante asko biltzen diren hirietako girotik dator: ostegunekoa da ikasle horiek asteburuan etxera itzuli aurretik bertan pasatzen duten azken gaua, eta zuku guztia atera nahioko diote; denak kalera atera eta hantxe hasten dira poteoa, parranda, ligatzeko ahaleginak eta bestelako erokeriak. Bost ipuinetan zehar, era guztietako pertsonaia eta egoera xelebreak agertuko zaizkizu: gauekon parrandan giroa "tunoen" konpetentzia jasan ezin duen koadrila baten gorabeherak, bere maitasun platonikoarekin oheratzeko estrategiak lantzen dituen gizajoa, eta abar...

Egilea:
Jon Arretxe
Argitaletxea: Elkar

Zig zag

¿Qué pasaría si fuésemos capaces de retroceder en el tiempo, y de ver imágenes y escenas del pasado, incluso el más remoto? Elsa es una joven científica que ha visto lo que no debía ver: parte de un proyecto secreto que acabó en tragedia. Hoy, vuelve a ser perseguida por extraños y aterradores fenómenos que tuvieron lugar durante aquellos años en que un grupo de hombres jugó con el pasado. Un thriller científico de gran intensidad.




Autor: José Carlos Somoza
Editorial: Plaza & Janes

Hauts bihurtu zineten


"Eskua sartu, harria aurkitu, bitan zatitu, eta bihotza argitara ateratzea, arimari argi edin diezaion: hori egiten dizun edozein duzu ama, eta zutaz erditzen da, behin eta berriz, berarekin zauden bakoitzean".

Egilea: Juan Kruz Igerabide

Argitaletxea: Alberdania

lunes, 7 de julio de 2008

Ester erreginaren barauak


Abenturazko nobela honetan, XVII. mendean Inkisizioak jazarritako neska gazte judu espaniar baten istorioa kontatzen da. Atlantiar Ozeanoaz bestalde abiatzen da, beste asko bezala, han bere lur agindua aurkituko duelakoan. Mundu berri hartan lurralde eta jende ezberdina ezagutuko ditu. Bizinahia eta sinesmena ditu Esterrek ekipaje bakartzat. Eta horiei esker, bikurtuko da neska gaztearen odisea. Bizi dituen esperientziak haren izpirritua aldatuko dute Bibliako erreginaren berraragiztapen literario bilakatuz.


Egilea: Seve Calleja
Argitaletxea: Desclée

Espaniar andere ingelesa


Miguel de Cervantesek idatzi zuen nobela honetan, Cadizko hirian ingelesak bahituriko neskato baten abenturak kontatzen dira. Denboraren poderioz, Ingalaterrako erreginaren dama izatera helduko da Cadizko neskatxa.


Egilea: Miguel de Cervantes
Argitaletxea: Hiria

Pequeño Bouyei


Bouyei, un niño chino, cuenta sus experiencias con la naturaleza. El bonito texto y las coloridas imágenes ayudan al jóven lector a aprender sobre gente nueva, como viven, qué comen, como visten y los animales que viven en los alrededores.
Autora: Patricia Geis
Editorial: Combel

Festa aldameneko gelan


Hiri bat: Paris, 1968ko udazkena, oraindik geratzen dira galtzada-harrien pean aurreko maiatzean sumatutako hondartzaren bila saiatzen diren estudianteak. Paris, hainbat espainiar etorkin, iheslari antifrankista eta frankismoko iluntasunetik eta gristasunetik ihesi joandako beste hainbat gazteren harrera-hiri. Protagonista: independentzia pertsonalaren bila doan euskal neska gazte batek bere lan, bizikizun eta maitasun ibilbidea kontatzen du, Parisen ematen duen lehen ikasturtean. Kolore guztietako pertsonaiak, pasadizoak eta gorabehera gazi-gozoak, umore puntu batez tratatuak; azken finean, bizitzara irekitzen den gazte baten kronika sentimentala. Festa bat: Parisko bizitza idealizatua, hainbat promes, amestutako esperientzia eta emozio biltzen dituena; literaturak eta zinemak mito bihurtutako festa, sekulatan heltzen ez dena edota, beti, aldameneko gelan bakarrik gauzatzen dena. Kontakizun autobiografiko honetan, Mariasun Landaren zintzotasunak hunkitzerainoko zirrara eragiten digu, bizitzeko pasioa kutsatzen digu eta hasieratik bukaeraraino katigatzen gaitu, eleberri onaren maisutasun narratiboak eramanda.


Egilea: Mariasun Landa
Argitaletxea: Erein

Galton kasua


Galton kasuan, Lew Archer detektibeak Anthony Galton aurkitu behar du, hogei urte lehenago etxetik alde egin eta desagertutako gaztea. Orain Galtonen amak, heriotza hurbil baitu, semearekin baketu eta bere ondarea utzi nahi dio. Archer detektibeak susmo txarra hartzen du, berehala konturatzen baita misterioaren pieza guztiak azkarregi hasten direla lotzen elkarrekin.
Ross MacDonaldentzat nobela hau mugarri bat izan zen, bai bere nobelagintzan, bai Archer protagonista duen sailean. Hammett eta Chandler maisuak abiapuntu harturik, haien protagonista Sam Spade eta Philip Marlowe baino detektibe hurbilagoa jarriko digu aurrean MacDonaldek. Idealista, bai, baina errealismoan oinarritutako idealismo batez hornitua, eta sistematik "kanporatutako" batek bezala ibili nahiago duena. Oinak lurrean izango ditu, eta horregatik bereizten da behin eta berriz han-hemenka aurkituko dituen idealista ameslariengandik.


Egilea: Ross MacDonald
Argitaletxea: Igela

Bollikaoak zug@tik


Neska argi eta bizia da Cristina, artea eta liburuak maite dituena; zokormazo samarra da Ramon, saskibaloia beste zaletasunik ez daukana; eta hala ere, elkarrekin ibiltzen hasiak dira. Zoritxarrez, Cristinaren aitak Londresen izozki-denda bat jarri nahi duela-eta, hara joango da uda-hasieran, hurrengo urtean ere bertan geratzekotan. Ramon bakarrik geratzen da Valentzian, baina e-mailaren bitartez egongo dira harremanetan.

Maitasunezko nobela ezohikoa idatzi du Alapont-ek. Batetik, posta elektronikozko mezuek osatzen dutelako eleberri osoa; bestetik, ohiko erromantizismoari ihes egiten diolako, umore eta ironiaren bila; eta emaitza ere ez da, inola ere, "love story" tipiko batean espero daitekeena.


Egilea: Pasqual Alapont
Argitaletxea: Elkar